ZER DA ALTXAPORRU? // gorkasasieta@gmail.com // 619689884 // Itsaso, Gipuzkoa

domingo, 29 de enero de 2012

Udaberriko baratza

Nahiz eta oraindik negu betean gauden, ia hasita gaude udaberrirako barazkiak landatzen, eta segidan dituzue hauen argazki batzuk.

Lehenengo eskarola eta espinaka hauek negukoak dira, baina hemen jartzen dut, erakusteko orkatzei geroz eta gehiago gustatzen zaiela gure baratza...




Nahiz eta ganaduarentzako hari elektrikoa jarri baratzaren bueltan, orkatzak salto egin eta sartu egiten ziren barruan, eta horrela jarraitzerik ez zegoenez bi metroko sare batekin egin dugu hesia buelta guztian, eta lortu dugu berriz baratzan ez sartzea.
Lehen erabat jandako eskarolei ere buru berria ari zaie hazten...



Hemen ilarrak dauzkagu, 20 bat metroko hiru ilara.




Hemen gaur bertan ateratako argazkia (elur lapratx bat egin du goizean), ilarrei parrak eta sarea jartzen hasita. Orain orkatzentzako jarri dugun sarea berez ilarrei jartzeko erabiltzen dugu, landare igokaria delako.


Hemen baba landaretxoak, hauek ere ilaran, baina ez dute parrarik ez sarerik behar.

Baratzuriak,

Hauek ere baratzuriak dira, baina freskoan jateko. Ereiteko garaian baratzuri ale bat sartu beharrean, buru osoa sartzen da aldiko, eta horregatik hazten da landare mordoxka batera, finak eta berdetan jateko.



Tipula edo tipulina, udaberrikoa eta txuria




Eta azkenik azak, handienak negukoak dira, orain banatzen ari garenak, eta segidako txikiak udaberrikoak, maiatza inguruko otarretan izango direnak.

jueves, 5 de enero de 2012

Neguko baratza

Baratzean argazki batzuk atera ditugu, orain banatzen ari garen barazkienak. Hemen porruak, altxaporrun ezin falta!
Hau berriz azenarioen saila da,


Borrajak,



Hau baratzaren bueltan jarrita daukagun hari elektrikoa. Normalean hari hau geure ganadua larrean dabilenean erabiltzen dugu, baina orain orkatzak (gazt: corzo) baratzean ez sartzeko gauetan jartzen dugu martxan. Batez ere azelgetan dexenteko sarraskia egin digute, eta horregatik ez degu azelgarik jarri azken otarretan.


Orkatzek jandako azelga ilararen segidan azak, brokoliak eta azaloreak,

Hemen negutegi barruko argazki batzuk, hauek datorren asteko otarrean sartuko ditugun letxugak,
beste hauek ere letxuga berdeak, hemendik bi hilabetera izango dira mozteko moduan, eta zulodun plastiko beltzean kogolloak. Plastiko hau belar txarrik ez hazteko da eta ekologian onartua dago bere erabilera. Geroz eta gutxiago erabiltzen dugu plastikoa, baina lehendik dauzkagunak berrerabiltzen ditugu. Hala ere inoiz ez dugu leku berean ipintzen jarraian, lurrari kalterik ez egiteko.

Hauek negutegi barruko azelgak, hemendik 2-3 astera hasiko gara otarretan sartzen, beti ere eguraldiaren arabera... Orkatzak negutegian behintzat ez dira sartuko eta!

Hemen eskarolak eta espinakak, negu beteko barazkiak, kanpoan.
Erremolatxa,
Rabanitoak,
Arbia ("bola de nieve" barietatea),
eta azken hau ganaduarentzako arbia da, burua gorrixkagoa eta handiagoa izaten da .