ZER DA ALTXAPORRU? // gorkasasieta@gmail.com // 619689884 // Itsaso, Gipuzkoa

domingo, 17 de noviembre de 2013

Hur xigortuak



Negu giroa heldu zaigu, eta baratzan lan egiteko girorik ez dagoenez, barruko lanetan ari gara.
Aditu batzuen arabera Urteaga izenak hur hitza du oinarrian  (Urretxuk bezala...), eta gurean behintzat horrelaxe gaude, hurritzez inguratuta.  
Udazken honetan ere uzta oparoa jaso dugu, eta betiko moduan kiloko poltsetan (4€/poltsa) eramateaz gain, poteetan jarri ditugu hurrak, zuritu eta labean xigortu ondoren. Gainontzeko apartekoekin batera eramango ditugu, pote bakoitza 2,5 € tan.
 

Hurrak bildu ondoren aste batzuetan egunez eguzkitan lehortzen dira, eta aurten urria oso egokia izan da lan horretarako. Ondo lehortutakoan has gaitezke txikitu eta zuritzen. Zurituta daudela labetik pasatzen ditugu, 200 gradutan 5-7 minututan.







 Labetik atera bezain pronto sartzen ditugu poteetan, horrela berotasunagatik lortzen da airerik gabe kontserbatzea potean.




lunes, 7 de octubre de 2013

Atxikoria eta kalabaza potimarroia

 Baratzari dagokionez hasi gara udazkeneko produktuekin, eta atxikoria horietako bat.  Atxikoriak trapuzko soka batzuekin lotuta edukitzen ditugu 10 edo 15 egunez. Horrela barrukaldeko hostoak horitu egiten zaizkie eta bigunagoak geratzen dira entsaladan jateko. Beste errezeta aukera asko ere ematen ditu landara honek, geure blog-ean bertan Aitorrek ipinitako "Porru eta atxikoria flana", esaterako (Errezetetan sartu, "Porrua" atalean). Bestetik "La fertilidad de la tierra" aldizkarian topatu dugu artikulu interesgarri hau barazki honi buruz:




 Aste honetako beste nobedadea kalabaza potimarroia izan da. Beste blog honetan dituzue errezeta bat eta dituen propietateak:

http://cocinasinmiedo.blogspot.com.es/2010/10/tortilla-de-calabaza-potimarron.html





              On egin!!

domingo, 29 de septiembre de 2013

BERENJENA BETEAK

Osagaiak:

Bi berenjena
Tipula bat
Tomate xehetua 300gr
Ogi arrallatu piskat
Gazta rallatu piskat

Berenjenak erdietan zatitu eta kutxilloarekin luzeetara ebakidura sakonak egin.
Mikrouhin labean 6 minutuz (700W) eduki (norbaiti ez bazaio gustatzen mikrouhinetan gauzak sukaldatzea, irakiten dagoen uretan sartu eta bigundu arte eduki).
Bigunak daudenean barruko mamia kutxarilla batekin kontu haundiz kendu azala ez apurtzeko.
Bitartean tipula txikitu eta 5 minutuz su bajuan potxatzen eduki. Ondoren berenjena mamia txikitu eta tipulari bota bertan su bajuan 10 minutuz edukiaz. Hau prest dagoenean tomatea bota eta beste 10 minutuz eduki su bajuan.

Nahasketa honekin berenjena azala bete eta gainean ogi eta gazta arrallatuak jarri.
 200ºC-tan 15 minutuz eduki eta prest jateko (agian 10 minutekin nahiko zuten, labearen arabera)
ON EGIN!!

lunes, 23 de septiembre de 2013

Udako mermeladak

 Aurten eguraldi xelebrea izan dugu, baina halere udan fruta dexente jaso dugu, eta mermeladak egiteko aprobetxatu dugu. Hemendik aurrera aparteko moduan eramango ditugu banaketara. 250 gramoko poteak dira, eta 2,50 € izango dute prezioa. Gainontzekoekin bezela, ontziak berrerabili egingo ditugu, beraz bueltatzea komeni da.

Hauek dira udan egin ditugunak:
-Mugurdia edo franbuesa
-Aran gorria eta horia
-Klaudia arana
-Sagarra eta ruibarboa
-Tomate berdea
-Mertxika edo melokotoia

Etiketak ere ipini dizkiegu, "ItsasoEKOur" izenarekin ( "ur", Urteaga eta Urkulegi baserriengatik).

Segidan prozesuaren adibide bat, azkena egin duguna, melokotoiarekin. Oso antzekoa da beste frutekin ere. Melokotoia etxeko paretaren kontra daukagu, haize eta hotzarengandik babesteko, bestela nahikoa errez gaixotzen dira inguru hauetan.


Melokotoiak bildu, zuritu, txikitu eta azukretan beratzen utzi, gau osoz. Azukrea ere ekologikoa erabiltzen dugu, hirutik bateko proportzioan gutxi gorabehera


Hurrengo goizean egosi, eta ondoren limoi zuku pixka bat nahastu.

 Poteak esterilizatu egin behar dira ur irakinetan, eta mermelada beroa dagoela sartu bertan.

 Tapak (beti berriak) ere ur irakinetan eduki, potea itxi eta buruz behera utzi, hoztu arte.



 Hemendik aurrera ere izango dugu gehiago egiteko aukera, madari, piku, mahats, sagar,.... eta neguan kiwiekin.




sábado, 30 de marzo de 2013

Txahal haragi ekologikoa

 Urkulegin betidanik izan ditugu larre-behiak, eta 2012ko ekainetik araudi ekologikoan erregistratuta ditugu. Momentu honetan sei behi dauzkagu, bost Pirenaika arrazakoak, eta bat Flekviech arrazakoa. Pirenaika arrazakoak utzi ditugu bertako arraza baita eta oso ondo egokituta baitago gure ingurunera. Flekviech arraza izatez Suitzarra da, esne gehiago du Pirenaikoek baino, eta oso ondo egokitzen da gure ingurura eta produkzio ekologikora.  Zelaiak garbi mantentzeaz gain, bide bazterrak ere garbitzen dituzte zelai batetik bestera bidean.

 Argazki hau martxoaren hasierakoa da. Eguraldi ona bada baratze inguru eta sagastietara bidaltzen ditugu larrera. Oraindik sagarrondoek ez dute hostorik izaten garai honetan, eta ez diete kalterik egiten. Udan ezin dira sagastian sartu hostoak jan eta adarrak puskatzen baitizkiete bestela.
 Beste argazki hau apirilekoa da, eta gereziondoa da lore txuriz beteta dagoena.

 Eta nahikoa jandakoan etzan, hausnarrean egiteko...
 Neguan, larrean ibiltzeko girorik ez denean, eguraldiagatik eta zelaiak oso bustita daudela ibiliz gero lokaztu eta hondatu egingo bailituzkete, ikuiluan egoten dira behiak. Orduan, udaberri eta udan etxeko zelaietan bildutako belarra ematen diegu.
 Belar hau ondu (lehortu) eta fardo txikitan biltzen dugu ganbaran pilatuta jasotzeko, eta baita silo moduan ere, bola plastifikatuak eginez zelai hoberenetan, eta zelai malkartsuagoetakoa eskuz biltzen dugu gurdidun traktorera eta betiko silo zuloan pilatu. Belar berdea pilatzen da ikuiluan dugun fosa moduko zulo batean, eta gero estali fermentazio egokia eman dadin, negura arte ondo kontserbatzeko.
 Neguan zelaietan ibiltzea posible ez denean ere, ikuiluko ateak beti irekita daude eta partzelatxo bat prestatua dugu ikuiluaren ondoan behiak ariketa pixka bat egin ahal izateko. Araudi ekologikoan eskatzen den baldintzetako bat da hau.
 Ikuiluan etzateko tokia bereiztua dago, behiak aurreraka bakarrik sartu litezke, ximaurra erdiko pasilora erortzen da eta  horrela beti garbi mantentzen dira. Etzanleku hauetan etxean bildutako garoa ipintzen dugu bi helbururekin, behiak goxoago egoteko eta ximaurraren konpostatze prozesua hobetzeko. Gero baratzetan eta zelaietan erabiliko dugun ximaurra. 
 Txekorrak gizentzerakoan, zortzi hilabete ingurura arte beraien amekin egoten dira, eta ondoren bereiztu egiten ditugu. Txekorrentzako Urteagako ikuilua prestatu dugu, kanpora irteteko partzelatxoarekin. Barruan belar ondua nahi adina izaten dute, eta pentsua egunean bi aldiz ematen diegu, gehienez lau kilo egunean.  Horrela, txekorren elikagaiaren %60 baino gehiago belarra da, araudi ekologikoak eskatzen duen bezala. Modu industrialean gizentzen direnei, pentsua nahi adina eta lastoa jartzen zaie, eta zortzi hamar kilo pentsu ere jan dezakete egunean.


Pentsu ekologikoa Olaberrian dagoen "Goierriko nekazal kooperatiba"-n erosten dugu, horrelako zakuetan. Gipuzkoan pentsu ekologikoa prestatzen den toki bakarra da.

Osagaiak artoa (%45), garagarra (%30) eta baba (%25) dira, eta ez dauka inolako aditiborik







 Ikusi dugun bezala, urte osoan behi eta txekorren elikagai nagusia belarra da, pentsu pixka batekin lagunduta, baina baita ere ematen dizkiegu etxean sortzen diren bestelako produktuak, esaterako, udazkenean  zukua edo sagardoa egin ondoren geratzen den sagar "patxa", neguan soroan jasotako arbia eta zenbait baratzeko soberakin ere bai. Irudi honetan azkeneko ilar lekak bildu ondoren, ilar landareak janez, gure kuadrilatxoa, 2012ko ekainean.
Hemendik aurrera txahal haragia paketetan prestatuta eskeiniko dugu. Zortzi pakete txikiz osatzen da lotea, bakoitza 600 gramo ingurukoa da, bost kilo guztira. Izozkailuan sartzeko prestatua dago, eta aldiko pakete txiki bat desizoztu liteke. Bost kiloko lotearen prezioa 65 eurokoa da.
Pakete hauek osatzen dute lotea:
-Xerra bereziak
-1. mailako xerrak
-2. mailako xerrak
-Kostila
-Haragi txikitua
-Gisatzekoa
-Zankarroia
-Txuleta bat

Barazki otarrekin ez bezala, haragiarekin ez da konpromisorik eskatzen. Berez asmoa dugu bi edo hiru hilabetean behin txekor bat izatekoa, baina bakoitzak nahi duen eran eskatzeko aukera izango da.

Probatzeko interesa izanez gero deitu 619689884 telefonora (Gorka) edo idatzi gorkasasieta@gmail.com helbidera.

sábado, 23 de febrero de 2013

PORRU ETA ATXIKORIA FLANA


PORRU ETA ATXIKORIA FLANA

Osagaiak:

Atxikoria bat
Porru bat
Olioa
Ur bero piskat (ontzi erdia)
Esnegain piskat (ontzi erdia)-nik gehiago bota nion
Baratxuri bat
Arraultza bat
Gatza

Prestaketa:

Atxikoria eta porrua garbitu eta txikitu. Zartagin batean porruak 5 minutuz salteatu eta ondoren beste 5 minutu eduki atxikoriarekin batera. Ondoren ura bota eta 10 minutu inguru eduki (nik gehiago eduki nituen, gogorra geldituko zenaren beldur) su bajuan.

Bestalde baratxuria txikitu ondoren zartagin batean frejitu eta esnegaina gainera bota reduzitzen utziaz. Hau hozten utzi nahastutako arraultza bota baino lehen eta dena ongi nahastu.

Atxikoria eta porruarekin esnegaina eta arraultza nahastu. Nahi bada zuritutako ganba batzuk jar daitezke nahasketan. Molde batera bota eta 20 minutu labean sartu barrukoa ongi lehortu arte.

On egin!!

Hurrengo errezetan argazkiak bidaliko ditut, hain ona zegoen ez zigula denborarik eman ateratzeko!!
Web orriaren lotura bidaltzen dizuet jatorrizko errezeta ikusteko, bertan patatak erabiltzen dira, neri ahaztu egin zitzaizkidan baina hori gabe oso goxoa zegoen.
http://www.petitchef.es/recetas/flan-de-achicoria-puerros-y-papas-fid-148021