Osagaiak:
- Patatak (3 handi xamarrak)
- Borrajak (3 edo lau sorta)
- Tipula (bat).
- Perretxikuak (onddoak badira hobe, baina eskura dauzkagunak izan daitezke).
- Gazta xehatua.
Prozedura:
Lehendabizi, patatak egosiko ditugu, ur eta gatz pixka batekin, ordu laurdenean edo.
Honen ondotik, patatei azala kendu eta xaflak eginez, ondoren labean sartuko dugun bandeja batean jarriko ditugu. Patatak plateraren oinarria izango dira.
Hurrengo pausoa, borrajak garbitu ondoren juliana erara moztuta, lapiko expressean sartzea izango da. Borrajak uretan sartu ordez, sare baten gainean (barrenen ura gazituta jarriko degu) Honela, bapore bidez egosiko dira. 5 minutu inguru iraungo du honek. Egosi ondoren, patatak estaliko ditugu borrajarekin.
Perretxiku garaia dela eta, perretxikuak tipularekin frijituko ditugu zartagin batean. Ondo erregosita ditugunean, borrajen gainera botako ditugu hauek ere.
Labea 200º eta grill jarriko degu.
Azkenik, gazta xehatua jarri pilo guztiaren gainean eta labera sartu (labea beroa dagola ziurtatu ondoren). Gazta gorritu denean atera eta listo!
* Egin ondoren, pentsatu dugu, beharbada hobe atera litekeela patatak xaflatan zatitu ordez, patata purea egitea, eta hori izatea oinarria –egiteko errazagoa ere bada-. Perretxikurik ez dugunean, haragi xehatua bota diezaiokegu, adibide bat jartzearren.
Eskarola pixka batekin ederra zegoen!