ZER DA ALTXAPORRU? // gorkasasieta@gmail.com // 619689884 // Itsaso, Gipuzkoa

lunes, 2 de julio de 2012

Lehenengo fruituak

 Aurtengo lehenengo fruituak hasi dira heltzen, eta aurrenekoak fruitu gorri txikiak izan dira. Argazkian, mugurdiak (gazt.: frambuesa)
 
 Andere mahatsa (gazt.: grosella)

 Kiwiak azaro ingururako helduko dira, baina ale txikiak hartuta dituzte dagoeneko.
 Beste hau ahabia da (gazt.:arandano). Aurtengo neguan erosi genituen 50 landare Zarauzko "Blas enea" mintegi ekologikotik, eta dagoeneko ale bakanen bat eman badute ere, oraindik itxoin beharko dugu berauekin mermeladak egiten hasteko.
 Eta ezin falta sagarra! "San Juan sagarra" deitzen dioguna laster helduko da, eta goizeko beste barietate batzuk ere ale dexente hartu dute. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario