ZER DA ALTXAPORRU? // gorkasasieta@gmail.com // 619689884 // Itsaso, Gipuzkoa

martes, 20 de diciembre de 2011

Porru eta txanpi "quiche"a


Hona hemen probatu berri dugun errezeta! Goxo-goxoa dago, gomendatzen dizuet!

Osagaiak (4 pertsonentzako):

- Porruak 4
- Txanpinoiak
- Hojaldrea
- Esne gaina
- Arraultzak 4

Asteko porrua zatitu eta egosi 15 minutuz, bitartean txanpiak laminetan sartaian egin.

Hojaldrea laberako ontzian jarri, sardexkarekin zulotxoak egin eta garbantzuak bota hojaldrea igo ez dadin. 15 min 200 gradutan.

Esne gaina eta arraultzak batidorakin nahastu, gatza eta piperbeltz piskat botaz.

Porruei ura ondo kendu eta hojaldreari gehitu txanpiekin batera, ondoren esne gain eta arraultza nahasketa bota eta labean sartu beste 30 minutuz, 190 gradutara.

Listo! Jateko prest!

On egin!

Miren

No hay comentarios:

Publicar un comentario