Egun euritsu hauek aprobetxatuz, hurrekin hainbat errezeta egin ditugu:
turroia, barrita energetikoak eta nozilla.
Nozilla erraza eta umeekin egiteko
modukoa iruditu zaigunez, zuekin
partekatzea pentsatu dugu. Beste
biak ere jarriko ditugu aurrerago.
Erabiliko ditugun osagaiak, kantuak zioen bezala “leche, cacao, avellanas y
azúcar”. Bada hori, basokada bat esne, hiru koilarakada azukre, egiteko txokolatea (bost eta zazpi ontza bitartean) eta hurrak basoa bete.
Oso erraza!!
Esneari azukrea nahastu eta su motelean edukiko dugu, 15 bat minututan, ez eransteko nahastuz beti ere.
Atera eta potetxo batean hozten utzi eta ondoren hozkailuan kontserbatu.
Ogi gainean jarri eta on egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario