ZER DA ALTXAPORRU? // gorkasasieta@gmail.com // 619689884 // Itsaso, Gipuzkoa

sábado, 19 de noviembre de 2011

Indaba soroa

Hemen dituzue aurtengo indaba soroaren argazki batzuk. Hasteko rotabatora pasa genuen maiatza hasieran. Apirileko bisitan etorri zinetenean pasatzeke zegoen oraindik.












Hazitarako babarruna, inongo tratamenturik gabe. Kasu batzutan hauts funjizida batzuk erabiltzen dira gaixotasunak prebenitzeko, baina ekologikoan ez da onartzen, eta gainera inguru hauetan ez da beharrezkoa.












Ereiteko, lehenik eta behin sokarekin ilarak markatu, bata bestearekiko 1,5 metrora eta ondoren plantadorea izeneko tresnarekin sartzen dugu hazia lurrean, 40 zentimetrotik behin bi ale, gutxigorabehera.


















Landarea erne eta laister parrak jarri (batzuk burnizkoak eta beste batzuk hurritzez geuk eginak), eta inguruko belarrak atera behar zaizkio, ahal dena biziazada izeneko tramankuluarekin, eta gainontzekoak eskuz.






























Kale tartean ere belarra indartsu etortzen da, eta hemen rotabatora txikia pasatzen dugu belarrak atzeratzeko.



















Dagoeneko lan gehiena eginda. Aurten ureztatze sistema jarri beharrik ere ez dugu izan uztaila nahiko euritsua izan zelako, eta iraila eta urria hasiera lehorra izatea primeran etorri da indaba heltzeko eta biltzeko.

































Bildu eta ganbaran jasotzea besterik ez da falta, aletu aurretik lehortze prozesua ondo bukatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario