ZER DA ALTXAPORRU? // gorkasasieta@gmail.com // 619689884 // Itsaso, Gipuzkoa

domingo, 6 de noviembre de 2011

Itsasora bisita


Urretxu-Zumarragan sortu berri da Altxaporru basherri taldea, eta hasierako bi bileren ondoren, urriaren 25ean Itsason izan zen taldea, baratzak eta fruta-arbolak ikusten.










Ia bukatzen ari diren mahatsak probatzeko aukera izan genuen,
















eta kiwiak ikusi ere bai, oraindik bildu gabe, baina laster bildu beharrekoak, izotzak hasi aurretik. Hauek probatzeko ganbaran heldu arte itxoin behar, oraindik gogorrak daude ta...









Sagar zukua probatu genuen, erabat naturala eta kontserbatzeko pasteurizatzea (80-82 gradutara berotzen dugu) beste tratamenturik ez duena. Abenduan hasiko gara banatzen, otarraz aparteko produktu extra bezela.








Hemen gure "biciazada", baratza jorratzeko erabiltzen dugun tramankulua, oso praktikoa benetan! Baratzan, azak, erremolatxa, eta atzean indaba, iadanik bilduta.








Hemen ganaduarentzako erremolatxa lehenengo ilaran, ondoren lonbardak, azenarioak, porruak, kalabazinak, eta kalabazak.










Kalabazak gertuagotik....










Lonbardak...











Indaba ganbaran, beltza lurrean aletzeke, eta txuria aletuta. Azpian intxaurrak.












Hau udako baratza da, ia azkenetan, tomateak, bainak, kalabazinak, letxugak, artoren batzuk,...












Dolarea, sagardoa egin eta erabat desmuntatu gabe geneukan oraindik, eta bodegan sagardoa irakiten (fermentatzen), eta geratu zaizkion pusketak kanporatzen.















Eta azkenik, taldeari izena jartzeko leihaketako irabazleak, Miren eta Borja beraien saria jasotzen, geuk egindako bi mermelada potetxo, eta gindilla pote bat. Altxaporru!

No hay comentarios:

Publicar un comentario