ZER DA ALTXAPORRU? // gorkasasieta@gmail.com // 619689884 // Itsaso, Gipuzkoa

domingo, 27 de noviembre de 2011

Zerba orri mamiak bere saltsan.

Osagaiak:
- 6 zerba hosto.
- Patata bat.
- York urdaiazpikoa.
- Tenpura irina.
- Oliba olioa.
- Gatza.
Prozedura:
Zerbak garbitu ondoren, alde batetik hostoak eta bestetik zerbaren orri mamia -penca- banatuko ditugu, orri mamiekin hamar/hamabi zati berdin eginez.
Lapiko expresean hostoak eta patata, ur eta gatz apur batekin egosten jarriko ditugu eta bertan, sare batez bildurik orri-mamiak, azken hauek soilik baporearekin egosi daitezen. Gutxi gorabehera, 5 minutuz egosi daitezela.
Egosi berri ditugun hosto eta patatekin krema bat egingo dugu, turmix, txino edo dena delakoan.
Erdian york urdaiazpikoa sartuta, aurrez zatituta genituen orri mamiak binaka hartuko ditugu –hamar zati egin baditugu hasieran, orain bost edukiko ditugu-. Orri mami bikoteak tenpura* irinetan ondo busti ondoren, oliba oliotan –oso beroa egon dadila- frijitu behar dira.
Amaitzeko, azpian krema jarriko dugu, gainaldean, berriz, zerbaren orri mami frijituak eta txorrotara oliba oliorekin goxatuko dugu –nahi izanez gero, york urdaiazpiko xehatua ere bota diezaiokegu gainean-.
* Tenpura irina, ur oso hotzarekin nahastu behar da aurrez, ez baita irin arrunta.


No hay comentarios:

Publicar un comentario