ZER DA ALTXAPORRU? // gorkasasieta@gmail.com // 619689884 // Itsaso, Gipuzkoa

martes, 10 de abril de 2012

Gazta egitea Ezkioko Zelaan

Joan den martxoaren 18an Ezkioko Zelaa baserrian izan ginen, Eneko Zabaletak ardi gazta nola egiten duen ikusten

Oiloak larrera nola irtetzen diren ikusi genuen lehenbizi.


Baserrira sartu, eta hara! "Ganbela", egurrezko ganadu aska, eta behia begira, zer suma!
Hemen garai bateko tolarearen arrastoak, Zelaa ere jatorrian dolare baserri bat baitzen, Igartubeiti bezala.
Eta sukaldean prest dago ardi esnea gazta egiten hasteko. Zelaan behiak eta ahuntzak dauzkate, eta ardiak berriz Matximentan, aitaren baserrian. Handik ekartzen dute esnea, gazta egiteko.
Esnea su gainean dago epeltzen, baina beste lapiko batean uretan sartuta, temperatura errazago kontrolatzeko.
Juxtu 29 gradutara iritsi arte epeldu,
eta orduantxe gatzagia nahastu behar zaio
10-15 minutu pasatakoan esnea mamitzen hasi dela konprobatu, telatxoa eransten delako behatzean, eta behar izan duen denboraren arabera kalkulatu behar da noiz hasi litekeen mamia ebakitzen.
Labanaz egiten du Enekok, aurrena puxka dexenteak,
eta ondoren geroz eta txikiagoak.

Eskuarekin poliki poliki nahasten hasi,
eta mamia eskuan hartu eta bat egiten denean, hasi liteke zapaltzen, poliki poliki.
Zapalduta, lapikoaren barrenean geratu da gero gazta izango dena. Puxkak atera, eta moldeetan sartu behar dira.

Molde batetik bestera pasaz trapuz inguratu, eta prest dago prentsatzen jartzeko.
Egurrezko tresna hau prentsa da, eta hemen jartzen dira gaztak estutzen.
Zapaltzeko indarra egiteko nahikoa da egurren puntan pixu juxtua jartzea, kasu hontan balde hauetan.
Ordubetez edukitzen da horrela, ondoren buelta eman, eta pisu bikoitza jartzen zaio prentsari. Bigarren zapalketa hau 4 eta 7 ordu bitartean egin behar da, ph-metroarekin gaztak azidotasun maila egokia duela ikusi arte. Ardiaren esnea desberdina da denboraldiaren hasieratik amaiera bitartean, eta horregatik aldatzen da hainbeste denbora hau.
Bi hilabete inguruan lehortzen eduki ondoren prest dago gazta probatzeko. On egin!

No hay comentarios:

Publicar un comentario