ZER DA ALTXAPORRU? // gorkasasieta@gmail.com // 619689884 // Itsaso, Gipuzkoa

sábado, 28 de abril de 2012

Zer da Altxaporru?


    Altxaporru kontsumo talde bat da, Gipuzkoako “Basherri” kontsumo taldeen sarearen barnean dagoena (http://basherri.wordpress.com/). Talde hauek baserritarren eta herritarren arteko harremanean oinarritzen dira.

    Altxaporrurako barazki otarrak Itsason ekoizten ditugu, Urteaga eta Urkulegi baserrietako baratzetan, agroekologikoaren ikuspegitik. Banaketa Urretxu-Zumarragako Areizaga-Kalebarren enparantzan egiten da, astelehenero, arratsaldeko 7etan. Asteroko barazki otarraz aparte, bestelako produktuak ere banatzen ditugu, hala nola sagar zukua, sagardoa, indaba, hurrak, intxaurrak eta garaian garaiko fruta; Urretxuko Agerreko esnea, eta Olaberriko Anburen yogurrak ere banatzen dira, eta taldea irekita dago egon litezkeen eskaintza berrietara, beti ere inguruko ekoizleei lehentasuna emanez.

    Blog honetan baratza eta baserrietako argazkiak jartzen ditugu, eta horrez gain bisitak eta auzolanak antolatzen ditugu baserrietan taldekideek gure ekoizpena hurbiletik ezagutzeko.

    Barazki otarrak 10 eurokoak dira, garaian garaiko barazkiz osatuak (handiagoa nahi izanez gero, 15 eurokoa jasotzeko aukera ere badago). Taldean erabakitzen da berauen osaketa eta berdinak dira taldekide guztientzat. Ordainketa hilero egiten da, hilabete hasieran eta kuota 45 eurokoa da (bataz bestekoa eginda, hilabete batzutan 5 banaketa egiten baitira) otar txikiaren kasuan, eta otar handiaren kasuan 65 eurokoa. Otarren osaketaz eta taldearen antolaketaz hitz egiteko bi hilabetez behin bilera egiten dugu, hilabe horretako azken astelehenean, 7etan Urretxuko kultur etxean (egun horretan barazkien banaketa 8etan izaten da).

    Hasierako proba epea 2 hilabetekoa da, eta jarraituz gero urtebeteko konpromisoa hartzen da.

    Otarra jasotzen hasi edo taldearekin harremanetan jarri nahi izanez gero idatzi mezu bat gorkasasieta@gmail.com helbidera.




No hay comentarios:

Publicar un comentario